Nola diagnostikatzen da umetoki miomatosoa?
Kontsultaren arrazoia
Umetoki miomatosoa

Nola diagnostikatzen da umetoki miomatosoa?

Diagnostikoa baginan zeharreko ginekologia-ekografian oinarritzen da, eta lantalde desberdinek adostu eta ezarritako terminologia erabiltzen da (MUSA). Gomendagarria da, osagarri gisa, sabelaldean zeharreko ekografia bat egitea, baginan zehar ikusgarri ez dauden miomak baztertzeko eta horien konplikazio potentzialak baloratzeko (hidronefrosia: ureterraren dilatazioa)&.nbsp;

Kopurua, tamaina eta kokapena ezagutzea garrantzitsua da jarraipenak ezartzeko eta tratamendu kirurgikoa planifikatzeko. Miomen kokapena deskribatzeko, miomak 9 motatan banatzen dituen FIGO sailkapena erabiltzea gomendatzen da:

  • 0 mota: mioma mukosaren azpitik. Mioma osoa dago barrunbearen barruan.
  • 1. mota: mukosaren azpian dago mioma, haren % 50 baino gehiago barrunbearen barruan egonik.
  • 2. mota: mukosaren azpian dago mioma, haren % 50 baino gutxiago barrunbearen barruan egonik.
  • 3. mota: miomak endometrioa ukitzen du, barrunbea deformatu gabe.
  • 4. mota: miomak ez ditu ukitzen ez endometrioa ez serosa.
  • 5. mota: mioma serosaren azpian dago. % 50 baino gutxiago
  • 6. mota: mioma serosaren azpian dago. % 50 baino gehiago
  • 7. mota: mioma pedunkulatua.
  • 8. mota: mioma leku atipikoren batean; zerbikala.
  • 2.-5. mota: kokapen anitza. Pareta osoa hartzen duen mioma.

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu