Pribatutasun-politika

NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Leire Goyeneche Lasaga doktorea da, zeinak Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren 202007667 elkargokide-zenbakia baitu. Haren kontsulta medikoa Donostiako ammma zentroan dago (Mikeletegi pasealekua 73B, 305.–308. lokala). Hemendik aurrera, tratamenduaren arduradun gisa aipatuko da Leire Goyeneche Lasaga doktorea.

Ammma zentroan ematen bada osasun-laguntza ginekologikoa, kontuan izanik mediku profesionalak han garatzen duela bere jarduera, pazienteak zuzenean emango dizkio bere datuak ammmari, zentro horrek datuak babesteko eskatzen duen baimen egokia sinatzean. Une horretatik aurrera, ammma izango da datuak tratatzeko arduraduna, bere pribatutasun-politika propioaren arabera, zeina esteka honetan baitago eskuragarri.

 

ZEIN DATU PERTSONAL BILTZEN ETA TRATATZEN DIRA? 

Osasun-laguntza ginekologikoa emateko, tratamenduaren arduradunak kategoria honetako datu pertsonalak tratatu ditzake:

  • Identifikazio eta harremanetarako datuak (sinadura eta irudia barne);

  • Osasunari buruzko datuak;

  • Ezaugarri pertsonalak, gizarte-inguruabarrak;

  • Transakzio-datuak (ordainketak, diru-sarrerak, transferentziak, aseguruak).

Datu pertsonalak zuzenean jasotzen dira pazientearengandik, eta azken hori izango da emandako datu pertsonalen zehaztasun, indarraldi eta benetakotasunaren erantzule. Era berean, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du. Pazienteak kontrakorik komunikatzen ez duen bitartean, tratamenduaren arduradunak ulertuko du ez direla aldatu datuak.

 

ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DIRA DATUAK? 

Pazienteak emandako datu pertsonalak helburu hauetarako tratatuko dira eta, kasuaren arabera, une bakoitzean adierazten diren helburuetarako: 

1.- Beharrezkoa den osasun-laguntza ginekologikoaren zerbitzua emateko, barnean harturik horretarako eskatzen den administrazio-kudeaketa. Adibidez:

  • Mediku-hitzorduak programatzea eta hitzorduak eta azterketak gogoraraztea;

  • Deiei, mezu elektronikoei eta komunikazioei erantzutea;

2.- Osasun-laguntza ginekologikoaren zerbitzuetatik eratorritako kontratu-harremanak kudeatzea, esaterako, kobrantzak eta ordainketak, bai eta fakturazioa ere. 

3.- Tratamenduaren arduradunari ezarritako legezko eginbeharrak betetzea, hala nola zerga, osasun edo datuen babeserako legerian jasotakoak.

4.- Webgune honen bidez jasotako informazio-eskaerak, kexak, iradokizunak, erreklamazioak edo datuak babesteko eskubideak baliatzeko eskaerak artatzea. 

 

ZEIN DA DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?

Tratamenduaren arduradunari datu pertsonalak tratatzeko aukera ematen dioten lege-oinarriak aldatu egiten dira segun eta zer helburutarako bildu ziren, betiere jarraian azaldutakoaren arabera:

PAZIENTEEN DATUAK TRATATZEA 

LEGITIMAZIOAREN LEGE-OINARRIA

Osasun-zerbitzu ginekologikoa ematea.

Kontratu-harremanaren kudeaketa administratiboa

Kontratu bat egikaritzea.

Legezko eginbeharrak betetzea

Legezko eginbeharrak betetzea

Kontaktu- eta informazio-eskaerei erantzutea

Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa  

 

NOREKIN PARTEKATZEN DIRA DATUAK?

Tratamenduaren arduradunak EZ die lagatzen daturik hirugarrenei, kasu hauetan izan ezik:  

  1. Kasuaren arabera, zerbitzua egokiro ematen dela bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzu-hornitzaileei, hala nola teknologia- eta lege-zerbitzuen hornitzaileei. Hirugarren horiek zerbitzuok gauzatzeko bakarrik dute datuetarako sarbidea, eta tratamenduaren arduradunak aplikatzen duen informazioaren babes maila bera aplikatzeko eskatzen zaie.

  2. Datuak epaile eta auzitegiei komunikatzeko edo judizialei erantzuteko legezko betebeharra dagoen kasuetan. 

 

ZEIN DIRA DATUEN TRATAMENDUAREKIN LOTUTAKO ESKUBIDEAK?

Aukeran izango da datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatzea, datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzea, horren aurka egitea, datuen eramangarritasuna eskatzea, baita erabaki automatizatu indibidualen objektu ez izatea ere. Horretarako, tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jarri behar da helbide elektroniko honen bidez: l.goyeneche@ammma.es .

Osasun-laguntza ginekologikoko zerbitzua ammma zentroan eman den edo ematen ari den kasuetan, baliatu ahalko dituzu, berebat, jarraian adierazitako datuak babesteko eskubideak, bai eta zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago lortu ere, helbide honetara idatzita:  info@ammma.es.

Datu pertsonalen babes-eskubideen edukiei buruzko informazioa: 

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: tratatzen ari diren zure datuak, tratamenduaren helburua, jatorria eta hirugarrenei egindako lagapenak ezagutzeko.

  • Datuak aldatzeko eskubidea: datuak osatugabeak edo zehaztugabeak direnean.

  • Datuak ezabatzeko eskubidea: datuak emateko helburua desagertu bada, tratamendua ez bada zilegi, zure baimena baliogabetu nahi baduzu eta legean aurreikusitako beste kasu batzuk.

  • Aurka egiteko eskubidea: zure datuak helburu jakin batzuekin ez daitezela tratatu edo egoera jakin batzuetan tratamendua bertan behera utz dadila eskatzeko.

  • Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: betiere horien zehaztasuna, tratamenduaren zilegitasuna, erreklamazioak izapidetzea eta antzeko inguruabarrak egiaztatzen diren bitartean.

  • Datuen eramangarritasun-eskubidea: datuak formatu elektroniko egituratuan eta ohiko moduan jasotzeko eta datuak beste enpresa bati transmititzeko.

  • Erabaki automatizatu indibidualen objektu ez izateko eskubidea, esparru pertsonalean eragin juridikoak dituzten erabakiak datuen tratamendu hutsean oinarrituta ez hartzeko.

Era berean, tratamenduaren arduradunak adierazten du eskubidea duela erreklamazioak aurkezteko dagokion Kontrol Agintaritzaren aurrean.

 

NOLA TRATATZEN DIRA DATU PERTSONALAK? 

Tratamenduaren arduradunak modu zilegi, leial eta gardenean tratatzen ditu datuak, eta aurretik deskribatutako helburuetarako soilik.

Tratamenduaren arduradunak hartu ditu ebaluaturiko arriskuari dagokion segurtasun-maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntza-neurri guztiak, bai eta prozedura egokiak ere. 

Datu pertsonalei eragiten dien eta pazienteen eskubideei arrisku handia dakarkien segurtasun-haustura zorigaiztokorik izanez gero, tratamenduaren arduradunak berehala jakinaraziko du gertakaria, eta berehala adieraziko du noiz gertatu den, zer ondorio posible dituen, ukituriko informazio pertsonala, kalte posibleak kontrolatzeko ezarritako neurriak eta datuak babesteko edo kalte posibleak prebenitzeko informazio erabilgarria.

 

ZENBAT DENBORAN GORDETZEN DIRA DATUAK?

Tratamenduaren arduradunak helburuak betetzeko beharrezko diren epeetan gordeko ditu datu pertsonalak, jarraian azaltzen den bezala:

DATUEN TRATAMENDUA

DATUAK KONTSERBATZEKO EPEA

Eskatutako zerbitzua ematea, prestakuntza eskaintzea eta kontratu-harremana kudeatzea. 

 

Kontratu-harremanak iraun bitartean eta amaitu ondoren, ekintzen preskripzio-epean.

 

Kontaktu- eta informazio-eskaerei erantzutea.

Mugarik gabe baimena errebokatu edo eskubide bat baliatu arte, eta, une horretatik aurrera, ekintzen preskripzio epean.

 

SARE SOZIALAK

Tratamenduaren arduraduna presente dago sare sozialetan, zehazki Instagramen.

Sare sozialek datu pertsonalak erabiltzeko pribatutasun-politika propioak dituzte. Hori dela eta, tratamenduaren arduradunak gomendatzen du ezen, sare sozialak erabili aurretik, berrikusteko pribatutasun-politikak, ziurtatzeko badakigula nola eta zertarako tratatzen diren datu pertsonalak eta ados gaudela horrekin.

 

ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA ALDATZEN BADA?

Pribatutasun-politika hau berrikusi egingo da legeetan edo datu pertsonalen tratamendu prozeduretan aldaketak gertatzen direnean, eta, kasu horretan, azken eguneratzearen data adieraziko da. 

Pribatutasun-politika hau 2025eko azaroan berrikusi eta eguneratu da azken aldiz.