Pelbis-zoruaren sindrome miofaszialaren sintomak
Kontsultaren arrazoia
Sindrome miofasziala

Pelbis-zoruaren sindrome miofaszialaren sintomak

Sindrome miofaszialak eragindako sintoma nagusia mina da. Hipertonia duen muskuluaren arabera, haren kokapena desberdina izango da eta, honenbestez, baita emakumeak egindako kontsultaren arrazoia ere. 

Pelbis-zoruaren sindrome miofasziala duten emakumeek baliteke pelbiseko mina izatea, baita distalki ere sabelaldean, gerrialdean edota hanketan. Mina etengabea edo aldizkakoa izan liteke, eta baliteke sorra edo bortitza —zorrotza— izatea ere. Pazientea geldirik dagoenean ere baliteke mina agertzea edo desagertzea, eta hilekoarekin edo luzaroan eserita dagoenean edota harreman sexualak izaten edo sabelusten ari denean, berriz, litekeena da larriagotzea. 

Maizen hipertoniko gisa detektatzen den muskulua, bestalde, uzkiko jasotzailea da; hala, mina sexu-harremanak izatean edo esertzean edota uzkiko mina dira emakumeak gehien aipatzen dituen sintometako zenbaitzuk. 

Alabaina, baliteke beste edozein muskulu kaltetuta egotea, eta sintomatologiarekin batera sintoma genitourinarioak ager litezke, hala nola mikzio-maiztasuna handitzea, disuria, mina orgasmoarekin, klitoriko mina, mina sabelustean edo sabelustu ondoren, uzki-presioa, erremina perineo-eremuan.

Min miofaszial pelbikoaren puntuek, mina sortzeaz gain, eragin negatiboa izan dezakete bizi-kalitatean, eta minarekiko sentsibilizazio zentraleko eta periferikoko prozesuak errazten dituzte; horrek zaildu egiten du tratamenduen eraginkortasuna. 

¿Zergatik sortzen da?

Ez dakigu zehatz-mehatz zergatik gertatzen den hori. Emakume batek pelbis-zoruaren sindrome miofasziala izateko hainbat mekanismo deskribatu dira. Hona hemen sindrome hori lagun dezaketen kausetako zenbaitzuk: trauma fisiko zuzenak (erditzearen ondoren, kirurgiaren ondoren, txirrindularitza eta halako kirolak egitea), organo pelbikoen hanturazko gaixotasunak (zistitisa, endometriosia, baginitisa), tentsio muskular kronikoko patroiak (haurtzarotik) eta faktore psikoafektiboak (estresa, besteak beste).

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu