Dispareunia motak
Kontsultaren arrazoia
Min sexuala, dispareunia

Dispareunia motak

Min sexuala (edo dispareunia) bagina-penetraziorako zailtasun gisa definitzen da. Honela azaleratzen da batzuetan: harremanak izatean mina sentitzea, beldurra edo antsietatea izatea penetrazioaren aurretik eta ondoren, edo pelbis-zoruaren muskulaturan tentsioa izatea. 

Gainera, disfuntziotzat hartzeko, min horrek gutxienez 6 hilabete iraun behar du, eta erasan emozionala eragin behar dio emakumeari. 

Klasikoki bi mota bereizten dira:

  • Azaleko dispareunia: mina baginaren sarreran agertzen denean.
  • Dispareunia sakona: mina baginaren barruan agertzen denean. 

Gainera, mina lehen mailakoa da batzuetan, harremanak hasi zirenetik egon bada, edo bigarren mailakoa, aurretik ez bazegoen.

Mina izan al dezaket?

Harremanak izatean mina sentitzen hasteko arriskua edozein emakumerengan eta bizitza sexualaren edozein etapatan agertzen da.  Nolanahi ere, bizitzan zehar, emakume batek arrisku handiagoa du gaitz hori garatzeko:

  • Emakume gazteak.
  • Erditze ondokoa. Bereziki, erditze baginalean zehar urraduraren bat gertatu bada.
  • Perimenopausia eta menopausiaostea. Obulutegien hormona-sorkuntzaren gainbeherak eta etenak handiagotu egiten dute bulba eta bagina deshidratatzeko eta elastikotasuna galtzeko arriskua etapa honetan.
  • Antisorgailuak hartzea.
  • Faktore psikosozialak, hala nola antsietatea, depresioa, sexu-abusuak, etab. 

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu