Nola diagnostikatzen da pelbis-zoruaren sindrome miofasziala?
Ohikoa da sindrome miofaszial baten diagnostikoa oharkabean igarotzea ohiko miaketa ginekologiko batean. Askotan ezkutuan geratzen da (diagnostikatu gabe) beste sindrome mingarri batzuk dituzten emakumeengan, eta, ondorioz, eskainitako tratamenduek ez dute hobekuntza handirik lortzen.
Sindrome miofaszialaren diagnostikoa pelbis-zoruko muskulaturako zuntzak eta puntu abiarazleak baloratzera bideratutako miaketa baten medioz egiten da. Hatz bat baginan sartuz gero, uzkiko muskulu jasotzailea eta barneko muskulu obturatzailea balora daitezke. Mina 1etik 10era bitarteko zenbakizko sailkapen-eskalarekin kuantifikatzea gomendatzen da.
Miaketa osatzeko, muskulu piriformearen, ipurmasaileko muskulaturaren, gerrialdeko muskulaturaren eta artikulazio sakroiliakoaren kanpo-haztapena balia daitezke.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta