Zer sintoma sortzen ditu endometriosiak?
Endometriosia duten emakumeen sintoma ohikoenak hauek dira: dismenorrea bizia (% 75), pelbiseko mina (% 70) eta sexu-harremanekiko mina (dispareunia) (% 44). Alabaina, baliteke mina modalitate guztietan agertzea, eta ohikoa da mina sentitzea pixa egitean (disuria), mina sabelustean (diskezia), mina gerrialdean.
Endometriosia duten emakumeek (bereziki, gaixotasunak bilakaera luzea izan badu), sintoma gastrointestinalak (goragalea, beherakoa, idorreria), neke kronikoa eta tristura- eta antsietate-egoera animikoak izaten dituzte.
Gainera, endometriosiak ugalkortasuna arriskuan jartzen du hainbat mekanismoren bidez.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta