Zer da dismenorrea?
Kontsultaren arrazoia
Dismenorrea

Zer da dismenorrea?

Hilekoari lotutako mina, hilero errepikatzen dena; ez zenuke normalizatu behar.

Dismenorrea hilekoarekin agertzen den minari erreferentzia egiten dion termino medikoa da. Min menstruala bizia denean, litekeena da beste sintoma batzuk ere agertzea, hala nola beherakoa, goragalea, gorakoak, buruko mina, hanketako mina, lunbalgia, nekea, insomnioa.

Kalkuluen arabera, emakumeen % 50ek baino gehiagok min arina izaten dute hilekoaren lehen 1-2 egunetan. Normalki, min horrek ez du bizi-kalitatea asaldatzen, eta neurri fisikoekin edo analgesikoekin konpontzen da.

Alabaina, dismenorrea duten emakumeen % 10-15ek min menstrual larria jasaten dute, ohiko tratamendu antiinflamatorioei erantzuten ez dien mina, hain zuzen ere, eta horrek eragin handia du emakume horien bizi-kalitatean. 14-20 urteko emakume nerabeen % 12k eskola-egunak edo lanegunak galtzen dituzte hilero min menstrualaren ondorioz.

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu