Pelbiseko minean espezializatutako ginekologoa
Zure minak arreta, zientzia eta zaintza merezi ditu
Arreta espezializatua ginekologian, 15 urtetik gorako esperientziarekin. Arreta integrala eta pertsonalizatua, zure bizitzako etapa bakoitzerako.
Ikuspegi integral eta pertsonalizatuarekin lantzen ditut pelbiseko mina eragiten duten patologia ginekologikoak, eta prozesu osoan laguntzen diot emakume bakoitzari.
Zerbitzuak
Kontsultaren arrazoia
Niri buruz
Leire Goyeneche
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta kirurgia endoskopikoan prestakuntza eta esperientzia daukat. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea. Horretarako, zientzia eta giza zaintza uztartzen ditut. Nire helburua da kalitatezko denbora eskaintzea eta prozesuan laguntzea.
Non nago
Ammma zentro integralean artatuko zaitut, non modu koordinatuan lan egiten baita osasun arloko zenbait profesionalen artean (fisioterapia, traumatologia, entrenamendua, nutrizioa, ginekologia, kirol-medikuntza). Hala, tratamendu pertsonalizatua eskaintzen zaio pertsona bakoitzari, dedikazioa, gertutasuna eta konfiantza oinarri gisa hartuta.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.