Bulbodiniaren tratamendua eta jarraipena
Kontsultaren arrazoia
Bulbodinia

Bulbodiniaren tratamendua eta jarraipena

Tratamendua indibidualizatua da, eta aurkikuntzen araberako aukera terapeutiko batez edo hainbat aukera terapeutikoren konbinazioaz osatuta egongo da. Bulbodiniaren larriagotzean eta intentsitatean eragiten duten faktore guztiak landu eta tratatu beharko dira. 

Bulbaren osasuna

Bulbaren osasun egokia mantentzea garrantzitsua da, lagungarria izanik sintomatologiaren berragerpena prebenitzeko eta horren intentsitatea murrizteko. 

  • % 100 kotoizko azpiko arropa erabili.
  • Saihestu dutxa baginalak.
  • Ez erabili konpresarik behar ez denean. Erabili behar badituzu, izan daitezela % 100 kotoizkoak.
  • Ez erabili xaboi lurrintsurik bulba garbitzeko.
  • Ez jantzi arropa esturik.
  • Erabili hidratatzaileak eta lubrifikatzaileak bulba-erresumina saihesteko.
  • Erabili lubrifikatzaileak sexu-harremanetan.
  • Ez erabili barruko arroparik lo egin bitartean. 

Gomendatutako tratamenduak

Bulbodinia tratatzeko hainbat aukera terapeutiko daude. Guztiek ez dute efikazia-maila bera eta, honenbestez, berriki, eskura dauden aukera terapeutikoak bi taldetan banatu dira: 

  • Lehen mailako tratamenduek hauek biltzen dituzte: mina arintzeko farmako topikoak, pelbis-zoruaren fisioterapia eta tratamendu psikoafektiboa.
  • Hona hemen bigarren mailak tratamenduetako zenbaitzuk: sendagaiak infiltratzea, kirurgia, TENS estimulazioak.

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu