Sindrome genitourinarioaren tratamendua
Bizimodua. Gomendio orokorrak
Bereziki garrantzitsua da bizimodu osasungarria faboratzea. Menopausiaren sindrome genitourinarioaren sintomatologia hobetzen dutela frogatu duten neurriak:
Dieta orekatua izatea
Ariketa fisiko neurritsua egitea
Obesitatea saihestea GMI < 27Kk/m2
Tabakoa saihestea
Alkoholaren kontsumoa murriztea
Sexu-harremanak erregulartasunez izatea eta jostailu sexualak erabiltzea lagungarriak dira odol-fluxua handitzeko genitaletan eta, horrenbestez, genitalen elastikotasuna eta lubrifikazioa hobetzeko.
Hidratatzaileak eta lubrifikatzaileak
Hidratatzaileak eta lubrifikatzaileak atrofia baginala tratatzeko erabiltzen dira. Antzeko produktuak badira ere, une desberdinetan eta helburu desberdinekin erabiltzen dira.
Lubrifikatzaileak sexu-harremanak izatean aplikatzen dira, eta helburua sexu-ekintza lubrifikatzea da, sexu-harremanetan lehortasunak eragindako ondoeza arintze aldera. Baginaren jariakin naturalaren antzekoak dira eta eragin azkarra baina mugatua dute.
Hidratatzaileak sexu-harremanetatik kanpo aplikatzen dira eta baginaren epitelioari hidratazioa ematea dute helburu. Jariakin naturalak simulatzen dituzte, hezetasun eta azidotasun berarekin.
Tratamendu farmakologikoak
Hainbat tratamendu farmakologiko hormonal eraginkor existitzen dira, baginan aplikatzen direnak. Hori agintzeko, pazientearen ezaugarriak eta patologia hartu behar dira kontuan; izan ere, farmako seguru samarrak diren arren, medikuaren preskripzioa behar dute, kontuan hartu beharreko kontraindikazioak dituztela ahaztu gabe.
Terapia erregeneratiboak
Menopausiaren sindrome genitourinariorako terapia erregeneratiboetan barne hartzen dira mukosa baginala birsortzeko eta hidratazioa areagotzeko kolagenoa eta elastina estimulatzeko lagungarriak diren tratamenduak.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta