Kontsultaren arrazoia
Dismenorrea
Dismenorrea motak
Bi motatako min menstrualak edo dismenorrea ezagutzen dira: lehen mailako dismenorrea eta bigarren mailako dismenorrea.
- Lehen mailako dismenorrea min gisa azaleratu ohi da menstruazioa hasi eta lehen 2 egunetan, baina miaketan ez da aurkitzen hori justifikatzeko kausa organikorik. Normalean nerabezaroan hasten da, emakumearen lehen obulazio-zikloekin, lehen hilekoa izan eta 6-12 hilabetera. Mina prostaglandina gehiegi sortzeagatik gertatzen da; prostaglandinek umetokia gehiegi uzkurtzea eragiten dute, bai eta iskemia ere muskuluan, minaz gainera.
- Bigarren mailako dismenorrea patologia organiko batek eragindako min menstruala da, hau da, mina eragiten duen gaixotasun pelbiko bat. Normalean, mina hilekoaren azken egunetan agertzen da. Endometriosia jotzen da bigarren mailako dismenorrearen kausa ohikoentzat. Min menstruala eragin dezaketen beste kausa batzuk miomak, adenomiosia edo tronpetako patologia dira.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta