Bulbodinia motak eta kausak
Kontsultaren arrazoia
Bulbodinia

Bulbodinia motak eta kausak

Baliteke bulbodinia orokorra izatea (mina bulba osoan dagoenean) edo lokalizatuta egotea (mina eremu jakin batean dagoenean, hala nola bestibuluan edo klitorian). Horietako guztietako ohikoena bestibuludinia da. 

Haren agerpena, iraunkortasuna eta gaizkiagotzea hainbat mekanismo fisiopatologikoren araberakoa da: faktore neuroinflamatorioak, faktore zentral eta lokalak, bestibuluan nerbio-bukaerak areagotzea, kontrazepzio konbinatua hartzea, depresioa, antsietatea, haurtzaroan tratu txarrak pairatu izana, sexu-abusuak edota bikotekideak minaren edo motibazio sexualaren aurrean ematen duen erantzuna. Horrek guztiak eragina izango du gaixotasunaren garapenean. 

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu