Erditze osteko minaren sintomak
Kontsultaren arrazoia
Erditze osteko mina

Erditze osteko minaren sintomak

Erditu ondoko mina pelbiseko hainbat gunetan egon liteke, eta sintoma mingarriak bi talde handitan sailkatu daitezke:

  • Mina perineo/bagina aldean: kokapenik ohikoena da. Urradurarik izan ez duten erditzeetan ere ager daiteke.  Ohikoa da mina sentitzea baginan, perineoan, uzkian edo episiotomia-orbainean. Mina perineo osoan egon liteke, edo alde batean baino ez. Modu askotan azaleratu daiteke: erremina, ziztadak, inurridura, presioa, deskarga elektrikoak.
  • Hezur eta artikulazioetako mina: kokzixeko mina, pubiseko mina, paxa pelbikoko mina, iskioneko mina. Pelbiseko hezur- eta artikulazio-egituretako minak izaten dira. Mina agertzeko arriskua dago mugitzean, ibiltzean, doministiku egitean, esertzean. 

Ginekologiako kontsultan gehien artatzen dugun mina perineo edo baginakoa izaten da, eta dispareunia da emakumeek gehien aipatzen duten sintoma.   Emakumeen erdiek baino gehiagok mina izango dute erditu ondorengo lehen sexu-harremanean, eta herenen kasuan, gainera, hamabi hilabetera arte iraungo dute min horiek. Erditze ondoko min sexualaren kausa posibleen artean, faktore fisikoek (baginaren sarreran tentsioa areagotzea, orbain perinealak eta baginalak, kontrakturak pelbis-zoruaren muskulaturan) eta faktore psikosozialek (etapa berrira egokitzea, lorik ez egitea, gogo-aldarte baxua errazten duten aldaketa hormonalak, lehentasunen ordena aldatzea) zerikusi handia dute, eta diziplina anitzeko ikuspegi batetik heltzea eskatzen dute. 

Alde batera utzita mina dispareuniarekin lotuta ote dagoen, baliteke etengabe agertzea emakumearen pelbisean. Litekeena da mina izatea sabelpean, baita astuntasun-sentsazioa ere (eta horrek okerrera egitea emakumea zutik jartzean), erremin-sentsazioa perineoan (areagotu egiten dena esertzean), mina esertzean, uzkiko mina, etab.

Halaber, etapa honetan ohikoa da neke-egoera orokorra izatea, ordu gutxiagoz egitea lo eta autozainketarako denborarik ez izatea (baliteke minak gehiago irautea). 

Zer egin mina badut

Erditu ondoren min neurrizkoak/biziak izanez edo lehen egun/astetik aurrera mina izanez gero, medikuaren balorazioa behar da. 

Miaketa ginekologikoak, anamnesi zorrotz batekin batera, minaren kausaren susmo diagnostiko bat ezartzea ahalbidetzen du. 

Garrantzitsua da hasierako diagnostiko zehatz bat izatea, tratamendu pertsonalizatua eta zuzendua errazteko, eta, hala, mina kontrolatzeko tratamendu eraginkorren ezarpena ez atzeratzeko.

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu