Nola diagnostikatzen da bulbodinia?
Bulbodiniaren diagnostikoa klinikoa da funtsean, eta bulbako minarekin senda daitezkeen beste kausa espezifiko batzuk baztertu ondoren egiten da (adibidez, likena, infekzio bulbobaginala, bulbako tumorazioak, neuropatia pudendoa). Batzuetan zaila izaten da diagnostikoa egitea, kausa espezifikoak eta bulbodinia aldi berean jazotzeko arriskua egonik; horrek oztopatu egiten du tratamendu bat ezartzea.
- Emakumeak kontsulta egitera bultzatzen dituzten sintomak: mina, ondoeza eta erremina baginaren sarreran, nola denbora guztian hala estimuluaren ondoren (sexu-harremanak, arropa estua erabiltzea, kirol jakin batzuk egitea)
- Miaketa ginekologikoa: bulbaren eta perineoaren miaketa anatomikoa normala izaten da emakumearen eta ginekologoaren ustez. Normalean bulbaren asaldura sentsitibo bat egon ohi da eta seinale jakin batzuk egoten dira, hala nola alodinia (mina estimulu ez-mingarriaren ondoren) eta hiperalgesia (minarekiko sentikortasuna areagotzea estimulu mingarri baten aurrean). Gainera, pelbis-zoruko muskulaturaren hipertoniarekin batera gerta liteke, eta miaketa ginekologikoa osatzea oztopatuko luke horrek.
- Kultibo baginala: kultibo baginala egitea gomendatzen da, infekzio bulbobaginalaren diagnostikoa baztertzeko. Emakume batek bulbodinia purua duenean, kultiboaren emaitza negatiboa izan ohi da.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta