Zer sintoma sortzen ditu umetoki miomatosoak?
Hona hemen miomek sor ditzaketen sintometako zenbaitzuk:
- Pelbiseko mina
- Pelbiseko astuntasuna
- Odoljario menstrual ugaria
- Gernu-klinika: pixa maizago egitea (polakiuria).
- Antzutasuna
Miomen tamainaren, kokapenaren eta kopuruaren arabera, askotariko sintomak egongo dira. Horrela, endometrioa ukitzen dutenak (FIGOren arabera, I., II., III. motakoak) odoluste- eta antzutasun-arazoekin lotzen dira maizago. Aldiz, tamaina handiko miomek leku asko hartzen dutelako sentsazioa eragin dezakete, baita mina, astuntasuna eta gernu-klinika ere, baina odoljarioa ez da hain gertagarria.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta