Zer da pelbis-zoruaren sindrome miofasziala?
Kontsultaren arrazoia
Sindrome miofasziala

Zer da pelbis-zoruaren sindrome miofasziala?

Pelbis-zoruaren tentsio muskularra min konstante bihurtzen denean.

Pelbis-zoruaren sindrome miofasziala pelbisean kokatutako muskuluetako mina da, haztatzean tenkatuta dauden muskulu-zuntzetan kokatutako puntu abiarazleak dituena bereizgarri gisa.  

Tentsio muskularrak pelbis-zoruaren dinamika oztopatzen du eta, horrenbestez, pelbis-zoruaren koordinazioa, uzkurdura eta erlaxazio egokiak eragozten. 

Pelbiseko min kronikoaren kausa ohikoenetako bat da. Pelbiseko min kronikoa duten emakumeen % 60-90ek sindrome miofasziala dute, eta askotan mina eragiten duten beste kausa batzuekin lotuta agertzen da (endometriosia, bulbodinia, maskuriko minaren sindromea, etab.). 

¿Zer da pelbis-zorua?

Pelbisaren oinarria osatzen duten muskuluen, lotailuen eta ehun konektiboaren multzoa da pelbis-zorua. Pelbisean kokatutako organoei (maskuria, umetokia, ondestea) euskarria ematen die, eta mikzioaren eta sabelustearen funtzionamendu egokian parte hartzen du.

Pelbis-zoruko muskuluak borondatezko kontrolaren mende daude, eta organo pelbikoetarako euskarri-egitura osatzen dute, hamaka baten antzera. Uzkiko muskulu jasotzailea da haren osagai nagusia, eta kokzix-muskuluarekin batera, diafragma pelbiko deritzona osatzen dute. Inbutuaren forma du, eta pelbis-barrunbea bi zatitan banatzen du: goikoa (errai pelbikoak daude bertan) eta behekoa (edo iskion- eta ondeste-hobia)

.Diafragma pelbikoa baino beherago dago diafragma urogenitala, gernu-kontinentziaz ere arduratzen dena.

Pelbis-zorua osatzen duten muskuluen barruan, uzkiko muskulu jasotzailea hartzen da haren osagai nagusitzat. Hiru faszikulutan banatuta dago hura: pubis eta kokzix-faszikulua; pubis- eta ondeste-faszikulua; eta ilion- eta kokzix-faszikulua.   

Euskarri-mekanismoak kaltetu edo ahuldu egiten direnean, sintoma hauek agertzen dira: prolapsoa, gernuari lotutako sintomak (inkontinentzia, mikzio-urgentzia), digestioari lotutako sintomak eta min miofasziala. 

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu