Lege-oharra
1.- Webgune honen titulartasuna.
Webgune hau Leire Goyeneche Lasaga doktorearen titulartasunekoa da, zeinak Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren 202007667 elkargokide-zenbakia baitu. Haren kontsulta medikoa Donostiako ammma zentroan dago (Mikeletegi pasealekua 73B, 305.–308. lokala). Hemendik aurrera, mediku profesionala izenarekin aipatuko da Leire Goyeneche Lasaga doktorea.
2.- Alderdi orokorrak.
Webgune honetara sartzeko, nahitaezko baldintza da lege-ohar hau eta webgune honetan jasotako gainerako aipamen eta ohar legalak irakurtzea.
Webgune honen erabiltzailetzat hartzen da webgune honen edukira sartzen den pertsona oro.
Erabiltzailea webgune honetan sartzeak eta webgunea erabiltzeak esan nahi du ados dagoela berariaz, erabat eta erreserbarik gabe bertan jasotako eduki guztiarekin. Erabiltzailea ez badago ados lege-ohar honen edukiarekin, irten egin beharko du webgune honetatik.
Webgune honetara sartzea doan da, eta ez dago aurrez harpidetzarik edo erregistrorik egin beharrik horretarako.
Lege-ohar hau loteslea da webgune honetako edozein erabiltzailerentzat. Espresuki debekatuta dago webgune hau erabiltzea, ez bazaio lege-ohar honetan xedatutakoari jarraitzen, eta mediku profesionalak beretzat gordeko ditu legezko ekintza guztiak, kasuak hala eskatzen badu, lege honekin bat ez datorren erabileraren ondoriozko zernahi erantzukizun argitzeko.
3.- Webgune honen eskubideak eta betebeharrak.
Erabiltzaileek beren kontura eta arriskura baliatuko dute webgune honen bidez eskuratzen duten informazioa. Mediku profesionalak ez du bermatzen emandako informazioa bidezkoa edo egokia denik, erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak egiten duten erabilerari dagokionez.
Mediku profesionalak, egokitzat jotzen duen garaian, aldebakarreko aldaketak egin ahal izango ditu webgune honen konfigurazioan edo edukian, bai eta lege-oharrean ere. Saiatuko da erabiltzaileari aldaketa horien berri ematen, webgune honetan bertan iragarki bat argitaratuta.
Mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egitea egokituz gero, mediku profesionalak aldi baterako eten dezake webgune honen irisgarritasuna, aurrez jakinarazi beharrik gabe. Nolanahi ere, saiatuko da erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen, egoerak ahalbidetzen badu.
4.- Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.
Une oro, erabiltzaileak legezkotasun-printzipioa errespetatuz erabili behar du webgune hau, eta errespetatu egin behar ditu mediku profesionalaren edo hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak.
Erabiltzaileak ez du egingo edukietan kalterik edo aldaketarik eragiten duen ezer, eta ez du oztopatuko webgune honen funtzionamendu egokia; era berean, ez du sortuko inolako arazo teknikorik, eta ez du elementurik transferituko, ez badago argi birus informatikorik ez dutela, eta ez du transferituko, ezta ere, webgunea partzialki kaltetzeko, oztopatzeko edo geldiarazteko arriskua dakarren elementurik.
Mediku profesionalak eskubidea du, kasuak hala eskatzen badu, dagozkion jazarpen-neurriak abiarazteko, baldin eta webgune honetako edukia indarrean dagoen araudiaren aurka erabiltzen bada edo mediku profesionalari edo haren laguntzaileei edo hirugarrenei edozein kalte edo galera eragiten bazaie.
5.- Webgune honen funtzionamenduaren bermeak eta erantzukizuna.
Mediku profesionalak ez ditu bermatzen web honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna. Edonola ere, mediku profesionalak ahalegin guztiak egingo ditu webgune honen etengabeko eskuragarritasunari eusteko.
Mediku profesionalak bere ahaleginik onenak egingo ditu erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bere sistema informatikoan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan legez kanpoko aldaketak saihesteko, baina ez du bermatzen ez egotea birusik edo webgune honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan edo bere sistema informatikoan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak sor ditzaketen beste elementurik.
Webguneko edukietan, sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan aldaketak eragin ditzaketen birusik badago, mediku profesionalak ez du izango inolako erantzukizunik horren eraginez sortutako edozein kalte-galerengatik.
Mediku profesionalak ez du kontrolatzen erabiltzaileek nola baliatzen duten webgune hau, eta ez du obligaziorik ildo horretan.
Erabiltzaileak onartzen du webgune hau fede onez sortu eta garatu duela mediku profesionalak.
6.- Jabetza Intelektuala.
Mediku profesionalari dagozkio webgune honen diseinu eta edukiaren jabetza intelektualeko eskubide guztiak.
Webgune honetan erreproduzitutako markak, logotipoak eta beste bereizgarri batzuk mediku profesionalarenak dira, edo badauka baimena webgune honetan sartzeko.
Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez-komertzialerako baino ezin ditu bistaratu eta kargatu horiek guztiak, eta ezin ditu kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta lortutako informazioaren ondoriozko produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.
Mediku profesionalak jazarri egingo du bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen edozein urraketa eta, horretarako, beretzat gordeko du dagozkion ekintza legal guztiak baliatzeko eskubidea, kalte-ordainekin loturikoa barne, urratzaileari legozkiokeen erantzukizunak argitzeko.
7.- Pribatutasun eta Cookie Politika.
Gure Pribatutasun eta Cookie Politikan dago zehaztuta mediku profesionalak Datu Pertsonalak Babesteko araudia betetzeari buruzko informazioa.
8.- Lotura eta esteka hipertestualak.
Ezingo da lotu inolako webgunerik web orri honetara, mediku profesionalaren aldez aurreko eta idatzizko baimenik izan ezean. Baldin eta webgune honek loturak edo estekak izango balitu mediku profesionalak kudeatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuetara jotzeko, sozietate honek adierazten du ez duela inolako kontrolik atari edo webgune horien gainean, eta ez dela, orobat, haietan jasotako edukien erantzule.
Mediku profesionalak webgune honetan dituen estekak informazio-erreferentzia baino ez dira, eta ez du inolako baloraziorik edo erantzukizunik webgune horien eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruz. Mediku profesionala ez da inola ere izango hirugarrenek emandako zerbitzuek eragindako kalteen erantzule.
9.- Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa.
Lege-ohar hau Espainiako legediaren eraginpean dago. Lege-ohar honen edo haren edukiaren ondorioz edo erabiltzailearen eta mediku profesionalaren arteko harremanen ondorioz sortutako edozein auzitarako, bi alderdiek berariaz uko egingo diote beste edozein jurisdikziori eta Donostiako epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren eraginpean egongo dira.