Zer sintoma sortzen ditu sindrome genitourinarioak?
Erasan klinikoa oso aldakorra da. Sintomarik ohikoena lehortasun baginala izaten da, baina beste sintoma batzuk agertzeko arriskua ere badago, hala nola erremin edo azkura genitala, lubrifikaziorik eza, ondoeza sexu-harremanak izatean, infekzio bulbobaginal eta gernu-infekzio errepikakorrak, eta mina pixa egitean.
Denbora igaro ahala, litekeena da horrek guztiak emakumearen autoestimua murriztea, haren bizi-kalitatean eragina izatea eta haren bizitza sexuala eta pertsonala ukitzea.
Sindrome genitourinarioaren agerpena eta larritasuna emakumeak estrogeno-maila baxuaren eraginpean daraman denboraren araberakoa da, eta, urteekin, sindrome genitourinarioak bulbaren distortsio anatomiko larria eragin dezake.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta