Terapia erregeneratiboak
Tratamendua

Terapia erregeneratiboak

Ginekologia berriak erregenerazioa sustatzen du, eta hobetu egiten du bizi-kalitate intimoa.

Ginekologia erregeneratiboa da, emakumeen aparatu genitala gaztetzeko medikuntzaren adarra. Tratamendurik berrienetako zenbaitzuk dira hazkunde-faktoreak edo azido hialuronikoa infiltratzea eta laserra. Gainera, fisioterapian ezartzen diren beste tratamendu batzuk ere badaude, hala nola magnetoterapia, talka-uhinak edo irrati-frekuentzia.

Horrelako tratamenduekin tratatu daitezkeen patologietako batzuk dira baginako lehortasuna eta atrofia, inkontinentzia, mina sexu-harremanak izatean eta orbain mingarriak. 

Ez dira mina tratatzeko lehen aukerako tratamendua. Alabaina, ohiko tratamenduei erantzuten ez dieten edo kontraindikazioak dituzten emakumeentzat, tratamendu erregeneratiboak aukera segurutzat eta efektibotzat jotzen dira, lagungarriak baitira bulbaren eta baginaren anatomia lehengoratzeko, mina arintzeko eta emakumeen bizi-kalitatea hobetzeko. 

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu