Minaren kausak erditze ostean
Haurdunaldia eta erditzea dira emakumeengan pelbis-zoruaren disfuntzioaren kausa nagusietako bat. Minaren agerpenean inplikatutako mekanismoak zehatz-mehatz ezagutzen ez badira ere, horien agerpena errazten duten arrisku-faktore batzuk deskribatu dira, baita erditu ondoko pelbiseko minaren iraunkortasuna laguntzen dutenak ere:
- Lehendabizikoz erditzea (behinerdi izatea).
- Erditze instrumentala.
- Erditze baginalak urradurekin: zenbat eta handiagoa urradura-maila, orduan eta handiagoa mina izateko probabilitatea, eta orduan eta iraupen handiagoa urradurak.
- Episiotomia.
- Aurretik bestelako sindrome mingarriak izatea: lumbalgia, fibromialgia, migrainak.
- Mina haurdunaldian.
- Erditu ondoren mina gaizki kontrolatzea.
Normala al da mina izatea?
Oso ohikoa da erditu ondoren ondoeza sentitzea. Emakumeen erdiek baino gehiagok erditzearen ondorengo lehen egunetan mina izaten dute perineoan, urradurarik izan duten alde batera utzita. Zorionez, minaren intentsitateak eta prebalentziak beheranzko joera dute egunak igaro ahala, eta, honenbestez, emakume gehienak hurrengo asteetan oneratzen dira.
Alabaina, oinazeak, batzuetan, baliteke ohikotzat jotakotik haratago irautea denboran, are kronifikatzeraino ere (horrek emakumearen bizitzan inplikazio negatiboa du). Erditze ondoko min kronikoaren definizio unibertsalik ez badago ere, azken argitalpen zientifikoen deskribapenaren arabera, 3-6 hilabete baino gehiago irauten duena jotzen da kronikotzat. Hainbat faktoreren eta aztertutako min motaren araberakoa den arren, kalkulatzen da emakumeen % 7,7-55,7k minarekin jarraituko duela erditu eta 2-3 hilabetera, eta % 2-6k, berriz, 6 hilabetera.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta