Erditze osteko minaren tratamendua
Kontsultaren arrazoia
Erditze osteko mina

Erditze osteko minaren tratamendua

Etapa honetako tratamendua kausaren araberakoa izango da. 

  • Tratamendu farmakologikoa, nola ahozkoa hala infiltrazioen bidezkoa, mina arintzeko eta erlaxazio muskularra eragiteko, egokia izango da, hasierako tratamendu gisa, pazienteak oso min handia duen kasuetan edo fisioterapiak mina guztiz konpontzen ez duenerako.
  • Fisioterapia bidezko tratamendua erditze ondoko lehengoratze on baten oinarria da. Lehen aukerako tratamendua da hezur eta muskuluetako minei eta pelbis eta perineoko minei aurre egiteko. 

Gomendioak

Ezin dugu beti saihestu erditze ondoko mina izatea. Hala eta guztiz ere, haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren zainketa batzuk gauzatzea lagungarria izango da halakoen agerpenarekin lotutako faktoreen probabilitatea murrizteko. 

  1. Egin pelbis-zoruko ariketak pelbis-zoruan espezializatutako fisioterapeuta batekin. Frogatu da pelbis-zorua indartzeak eta haurdunaldiaren azken hiruhilekoan perineoko masajea egiteak txikiagotu egiten duela urradurak izateko arriskua lehen aldiz erditzen diren emakumeen artean.
  2. Saiatu gehiegi ez gizentzen haurdunaldian: Gizentzea erditze instrumentalak izateko arrisku handiagoarekin lotzen da. Horregatik, garrantzitsua da haurdunaldian ariketa fisikoa egitea eta elikadura zaintzea.
  3. Ez izan minik erditu ondoren. Erditu ondoren, normala da ondoeza izatea. Ondoeza oso bizia bada, edoskitzearekin bateragarriak diren eta hura arintzen lagunduko dizuten sendagai analgesikoak existitzen dira.
  4. Minak lehen 4-6 astetik gora dirauela ikusten baduzu, kontsultatu espezialista batekin. Minaren heltze goiztiarrak azken emaitzak hobetzen ditu. 

 

Leire Goyeneche

Niri buruz

Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.

Kontaktua

Eskatu zure kontsulta

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

CAPTCHA

Eskatu zure lehenengo kontsulta

Eskatu