Zer da endometriosia?
Endometriosia patologia ginekologiko kronikoa da, sarritan min kronikoarekin eta antzutasunarekin azaleratzen dena. Honela definitzen da: endometrio-ehun funtzionalki aktiboa (estroma eta guruina) umetoki-barrunbetik kanpo egotea.
Batez ere pelbisean egon ohi da gaixotasuna, baina batzuetan inplanteak ere egon litezke pelbisetik kanpo (pelbisaz kanpoko kokalekua) edo sabelalde-barrunbetik kanpo (sabelaldeaz kanpoko kokapena).
Zaila da gaixotasunaren prebalentzia ezartzea, baina ugal-adinean dauden emakumeen % 10-15 hartzen ditu eraginpean; bestela esanda, Espainian eraginpeko 2 milioi baino pertsona gehiago daude. Endometriosia izateko probabilitatea handiagoa da emakume talde jakin batzuetan; hala, prebalentzia % 50ekoa da antzutasuna diagnostikatu zaien emakumeen artean eta % 71-87koa, berriz, pelbiseko min kronikoa duten emakumeen artean.
Endometriosia izanik mina kontrolatzea lortzen ez duten pazienteek depresioa garatzeko eta funtzionamendu psikologikoan eta bizi-kalitatean kaltea izateko arrisku handiagoa dute.
Leire Goyeneche
Niri buruz
Obstetrizia eta Ginekologiako espezialista eta Medikuntzako doktorea naiz, eta oinarri sendoa daukat ikerketa eta endoskopia kirurgiko aurreratuan. Nire ikuspegiaren muina da zehatz-mehatz diagnostikatzea pelbiseko mina eragiten duten patologiak eta, ildo horretan, hurbilketa integral eta pertsonalizatu bat eskaintzea.
Kontaktua
Eskatu zure kontsulta
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko naiz zure hitzordua adosteko.

Eskatu zure lehenengo kontsulta